Текстов песен в базе: 1 278 222
Libre

Libre

Ken Zazpi

Текст песни

Hil ostean birsorturik
Zilbor-hestea mozturik
Berriz munduratu nahi dut
Baina zu barik
Maitasunez hil baino lehen
Utzi libre!
Traizio lasai bat egingo dizut:
Zeruan enarak ikusi ditut
Segitzeko deiak aditzen ditut
Noan libre!
Ezinezko ametsek batu gintuzten
Eta ikusi ditugu egi bihurtzen
Elkarrekin
Besoak zabal-zabalik
Zazpi malko jausi zaizkit
Erditze-ura bezala
Begietatik
Lur agortu hauek utzirik
Airera abandonaturik
Libre!
Traizio lasai bat egingo dizut:
Zeruan enarak ikusi ditut
Segitzeko deiak aditzen ditut
Noan libre!
Eta naizen bezala maite banauzu
Ez zaizkidazu orain hegoak moztu;
Berandu da
Hegoak zabal-zabalik
Heriotz-kanpaiak entzuten ditut
Adio kantu hau eskaintzen dizut
Hegan egin
Libre!
Hegan egin
Libre!
Поделиться ссылкой:
Короткая ссылка: https://tekstpesni.ru/s/5QRn

Тексты других песен исполнителя

© 2017–2025 Тексты песен
Все тексты песен на сайте размещены пользователями, редакцией или собраны из открытых источников.
При копировании материалов ссылка на сайт обязательна.
Связаться
Уважаемые обладатели прав на музыку! На сайте не выкладывается музыка, ее нельзя скачать, послушать и тому подобное.