Текстов песен в базе: 1 278 222
Martin Larralde

Martin Larralde

Ruper Ordorika

Текст песни

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak
Jendarme auto bat
Bidean bildots artean pasatzen
Etxe elizetan otoitzak
Betiko otoitzak neguko keearen antzera
Lehun igotzen
Martin Larralde ez da sekula itzuli
Baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)…
Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da
Larre berdeak
Etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
Bayonne 17 panopetik
Jendea familia erretratuetan bezala
Larritasuneraino
Perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara
Inork ere ez du
(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
Oroimenaren
Korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
Koblakaririk behar…
Martin Larralde honelako egun batez hil zen
Galeretan
Begiak zabalik etzanda, agian, zerua
Itsaso ziki bat dela esanez
Поделиться ссылкой:
Короткая ссылка: https://tekstpesni.ru/s/4zH6

Тексты других песен исполнителя

© 2017–2025 Тексты песен
Все тексты песен на сайте размещены пользователями, редакцией или собраны из открытых источников.
При копировании материалов ссылка на сайт обязательна.
Связаться
Уважаемые обладатели прав на музыку! На сайте не выкладывается музыка, ее нельзя скачать, послушать и тому подобное.